Thursday 18 December 2008



ASMAKIZUNAK


Lau katuk lau sagu ehizatzen dituzte lau minututan. Zenbat denbora beharko dute ehun katuk ehun sagu harrapatzeko?

Hiru katuk hiru arratoi harrapatzen dituzte hiru minututan. Zenbat katu beharko dira ehun arratoi ehun minututan harrapatzeko?

Xakel bat 30metrotako sakonerako ur putzu batetara erori da. Horman gorantz 3m-tako jauzia egin dezake, baina labaina dagoenez, 2m behera irristatzen da jauzi bakoitzaren ondoren. Zenbat jauzi beharko ditu putzuaren ertzeraino iristeko?

Armiarma batek egunero, aurreko egunean jositako amaraunaren azalera bikoiztu egiten du. Gela bateko azalera osoa estaltzeko 30 egun behar baditu armiarma horrek, zenbat denbora beharko dute bi armiarmek?




ERANTZUNAK



4katu 4sagu 4min
100= (25x4) (25x4) (25x4) 4minutu

3katu 3arratoi minutuko 1arratoi minutuan
100arratoi / 100minututan 3katu (nekatzen ez direla suposatuz)

Gorantz 3m, beherantz 2m » bakoitzean 1m aurreratzen du. Berez 30 jauzi beharko lituzke baina 27. metrotik jauzi batez iritsiko litzateke ertzeraino. Emaitza 27 + 1 = 28 jauzi da

Egun bakoitzean aurreko eguneko azalera bikoizten badu, eta batek 30 egun behar baditu, 2 armiarmek egun bat gutxiago beharko dute, azkeneko aldiz bikoiztu beharrik ez dutelako. Beraz, erantzuna 29 egun da.

Wednesday 10 December 2008

Dragon Ball Z Infinite World



JOKOAREN LABURPENA
Dragon Ball Z Infinite World DBZ universo-aren ikuspuntu berria da eta borroka sistemari gertutasun originala ematen dio.
Ezaugarriak:

- Jokuak DBZ munduaren aberazkuntza osoa adierazten du.
- Dinosaurio talde-etan montatu eta erlojuaren aurka korri egin.

- Teknologia Cell Shading hoberena agertzen da.
- Borroka gogorrakoak: airean naiz lurrean, nahizun modua aukeratu.
- 1 edo 2 Jokalarirentzako.

41,95 €

Gure erredakzioaren arabera onako puntuazio hau merezi du: 8,5

Saturday 6 December 2008


Lur bati mitoen eta kondairen garraiatua, Príncipe De Persia-k borroka Epiko batean oinarrizko indarren artean argiaren eta iluntasunaren aurka arituko da.
Elika-ren ondoan, Printzearen lagun berri batek, bikote hilgarri eta akrobatiko bat eraikiko dute iluntasunarekin bukatzeko.
Klabe ezaugarriak:

-Pertsona ospetsu bakoitzaren berezko mugimenduak oso erraz egiten dira, Adimen Artifizial ahaltsuari esker “Elika” mugimendu auekin asko aberasten da.- Joku hau ekintza Akrobatiko izugarriak ditu. -Estilo zinematografikoan oso garapen handia sumatu du.
Gure erredakzioaren ustez, onako puntuazio hau merezi du:


8,5

Tuesday 2 December 2008

PIROPO LEHIAKETA


Kaixo bixitariak!
Dagoeneko,laskorain ikastolako bost piropolari hoberenen izenak jakin dituju! Adam Laamirni, Nerea Sorondo, Joakin Iturralde, Miguel Cruz eta Andoni Urrestarazu dira. ZORIONAK BOSKOTE!
"Beep" informatika dendako kamixeta zoragarrien jabeak zarete!
Hona hemen hiru piropoak:
-Adam Laamirni:
Lurraren azkena da, izar bat iritsi da! A ez, zure irrifarrea da.
-Nerea Sorondo:
Ez al dizue oinek minik egiten jasaten duten edertasunagatik?
-Miguel Cruz, Joakin Iturralde eta Andoni Urrestarazu:
Nestle-ra deitu, bonboi batek alde egin duela esateko.

Eskerrikasko parte hartu duzuen guztioi eta urrengorarte.

Thursday 27 November 2008

Noizbait gertatu al zaizu zerbait irakurri nahi baina aholkurik eduki ezean, ezer irakurri gabe gelditzea?

Hori horrela bada, hemen duzu horrentzako irtenbidea. Orain ez duzu aitzakirik ez irakurtzeko, guk aukera asko emango baitizkizugu; amodioakoak, fikziozkoak, beldurrezkoak, abenturazkoak eta haurrentzakoak aipatuko ditugu.
·Crepúsculo, aukera ederra izango litzateke amodiozko eta fikziozko liburuak gustatzen zaizkienentzat. Lau liburuk osatzen dute; Crepúsculo, Luna Nueva, Eclipse eta Amanecer. Liburu saga hau Stephenie Meyerrek idatzi du, gustatu ezkero zinetan ere ikus dezakezu estrenatu berria baita.
·La sombra del viento, misteroa gogoko duenarentzat liburu egokia izango litzateke. Carlos Ruiz Zafón idazleak idatzitako nobela da.
·Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, John Boyne idazlearen liburua da. Arrakasta handia izan du, ume baten ikuspuntutik idatzia baita. Arrakasta horren ondorioz, pelikula bat ere egin dute eta aurtengo Donostiko Zinemaldian estreinatu zen.



Hauek dira gehien saldutako euskarazko liburuak:

·Gainbehera dator dena
·Gaueko gezurrak
·Picassoren zaldia
·Zu bezain ahul
·Balentxi hamalaugarren aspostulua
·Otalorea
·Eskuetan mapak

Gabonak laister datoz eta ez badakizu zure guraso edo lagunei zer oparitu, lehen eman dizkizugu aukera paregabeak.

Thursday 13 November 2008

Inkesta Laskorain ikastolan


Kaixo!!!

Jakin nahi al duzu Laskorain Ikastolako ikasleen interesak zeintzuk diren?

Ikasleen %82 ak denborapasak atsegin ditu.Ikasle gehienentzat, dibertigarriak dira, baina %24 ak ez ditu atsegin.Denborapasarik gustokoenak sudokuak dira, %63 arekin, eta beste guztiek hizki zopak atsegin dituzte.
Hala ere, etxean asperturik daudenean, % 56 messengerrean ibiltzen da , telebista ikusten berriz, %23 , eta play stationean jolasean gainerakoak, hots,%21.Astean zehar, ikasleen %54 ak bideojokotan jolasten dute.

Inkesta

Kaixo!!! Jakin nahi ahal duzu Lakorain Ikastolako inkesten emaitzak?Klikatu hemen eta ikusiko dituzu!!!

Thursday 30 October 2008

POTOKUMEAK

Hutsuneak bete itzazu beheko hitzak erabiliz:
Dirua hartu eta
ahaztu dezu kantxa
horrela nola kristo
porturik ______
dirua jokatzea ez den arren______
jokatzen ari zera
nere______

esperantza /gaitza /txantxa
konfiantza / altxa /kantxa

PIROPO LEHIAKETA


Laskorain ikastolako DBHko ikasleentzat piropo lehiaketa bat antolatu dugu. Hiru piropo orijinalenak sari izugarriak jasoko dituzte eta Zer Berri blogean azaltzeko aukera izango dute.
Piropoa euskeraz idatzia egon behar du, ez du oso luzea izan behar eta orijinala izan behar du. Urrengo astean jakin ahal izango dituzue irabazleen izenak.

Agur bero bat eta anima zaitezte!


Nagore, Jon, Unai eta Amaia.

Wednesday 29 October 2008

Azkarra al zara? Ea ikus dezagun ba!


1- Ez naiz tronpeta baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.
Zer naizen badakizu?

2- Esadazu, igarle,zer da beti uda hasieran eta negu dagoena?

3- Balio du jateko,balio du ukitzeko,txalo egiteko eta baita ere orriak pasatzeko.

4- Kristal polita beti bustita,nahi dugu udan,badugu neguan.

5- Maindire bat, harizkoa ez,dena estaltzen du eta ura ez.

6- Udan jendez beterik neguan huts-hutsik, zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik.

7- Bi hanka izan arren ezin dugu biderik burutu,baina gizona gu gabe ezin da inon aurkeztu.

ZENBAIT TXISTE

Txisteak:
1.Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.

-Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
-Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak
-Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.


2. Maisuak Jaimitori galdetu dio:

-Jaimito zenbat dira bi gehi bi?
-Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!

3. Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio

-Nire senarra aingeru bat da.
-Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.

4.Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:

Emango didazu izozki bat mesedez?

Zer zaporezkoa?

Berdin zait, erori egingo zait.

Thursday 23 October 2008

MUSIKA

Kaixo lagunok! Gu Laskorain Ikastolako ikasleak gara. DBH 3.mailan orain dela gutxi hasi gara, eta komunikabideetan gaudenez, blog elektroniko honetan aritzea eskaini digute. Gure gaia jada hautatua dugu, musikari buruz hitz egingo dugu. Baina musikaren barruan atal desberdinetan arituko gara.

Egun hauetan, inkesta bat pasatu dugu DBH2 eta DBH3-ko gela guztietan. Mota guztietako erantzunak egon dira, baina badaude gaiak, gehienek iritzi berdinak dituztenak. Hauxek izan dira inkestan azaldu diren galderak, eta erantzunen batez bestekoak.

1-. Musika gustatzen al zaizu? Eta horrela bada, zenbatero entzuten duzu?

- %98 ari musika gustatzen zaio. Eta musika entzuten dutenetatik, %90ak egunero entzuten du, eta %10ak al dutenean.

2-. Zein hizkuntzetan entzuten duzu gehienbat? Eta Euskal Herriko musika gustatzen al z aizu?

- Ikasleen %60ak ingelesez, gazteleraz eta euskeraz entzuten du musika. %20ak, gazteleraz eta ingelesez. %10ak, gazteleraz eta euskeraz bakarrik. %8ak, euskeraz bakarrik. Eta besteak, japonieraz,fantsezez eta beste zenbait hizkuntzetan entzuten du musika.
- %90ari Euskal Herriko musika gustatzen zaio.

3-. Zein musika mota gustatzen zaizu? Zergatik?
Musika mota asko daude, gehien entzuten direnak:

-Pop-rock: %85
-Reggaeton: %7
-Ska: %5
-Electro: %2
-Punk: %1

4-. Zein dazure talde gustukoena? Zergatik? Eta joana al zaude talde horren kontzertu batetara? Gustatu al zitzaizun?

Hauek dira ikasle guztiek gogoen dituzten taldeak.
1-. Hesian
2-. Kaotiko
3-. S.A.
4-. Ken Zazpi
5-. Des-control
6-. El canto del loco
7-. Pignoise
8-. Berri txarrak
9-. La oreja de van gogh
10-. Kerobia

Gehienak, kontzertu batetara joanda daude. Eta %97ari kontzertua asko gustatu zitzaion. Besteei berriz, ez zitzaien gustatu.

Saturday 11 October 2008

A ZER ETORKIZUNA!

ARIES
Maitasuna:Udara bukatzear dago eta oraindik zure laranja erdia ez duzu aurkitu.Udazkenaren zain egon behar al duzu?MUGITUU!
Lagunak:Nahiz eta maitasunean zorte txarra eduki,lagunez inguraturik zaude,zorte ona eduki duzu haiek aurkitzen.
Familia:Oso ondo!zaren bezalakoa onartzen zaituzte eta zuen artean harremana asko hobetu da.

TAURO
Maitasuna:zure mutil/neskarekin orain dela gutxi moztu duzu, baina lasai egon, zuk pentsatzen duzuna baino lehenago agertuko da zure printzea/printzesa.
Lagunak:Momentu txarrenak iaz pasa ziren, baina naiz eta arazoak eduki beti batera egongo zarete.
Familia:Bolada onetan arazoak eduki dituzue, festaz festa ibili bai zara, pentsa ezazu zure familiarengan!

GEMINIS
Maitasuna:Zeure gauzekin lanpetuta zabiltza baina examinak bukatzean mutil bat aurkituko duzu.
Lagunak:Beste lagun batzuekin hasiko zarete ibiltzen eta zuek egiten dituzuen planek ez dute zerikusirik beraiekin egingo dituzuenak.
Familia:Zure jenioa kontrolatzen ba duzu, familiarekin hobeto moldatuko zara.

CANCER
Maitasuna:Ez duzu arazorik zure neska/mutil lagunarekin. Dena arrosa kolorekoa ikusten duzue. Ez iezaiozu utzi alde egiten zure bizitzako azukre koskorra bai da.
Lagunak: Lagun hobeak bilatu behar dituzu eta horiekin hasi behar zara ibiltzen. Eta inoiz baino hobetoago egongo zara.
Familia: lagunekin arazoak balin badituzu ondo etorriko zaizu familiarekin agertzea zure sentimenduak.

LEO
Maitasuna: kurtsoa hasi da eta asko ligatuko duzu zure estiloko neska/mutilekin.
Lagunak:oso ondo zabiltza.
Familia:arazoak dituzue gehiago hitz egin beraiekin.

VIRGO
Maitasuna:Orain arte gertatu den guztia barkatu dizu eta berriro hasi zara bere atzetik, zeren zain zaude berari esateko?
Lagunak:ez dituzu inorekin arazoak horrela segi ezazu!
Familia:udaran ondo pasa duzunez festetan orain gurasoengan pentsatu eta ikasi!

LIBRA
Maitasuna:zure mutilak laguntza behar
du! Hitz egin berarekin.
Lagunak:pentsa ezazu beraiengan eta lagun iezaiozu behar duenari.
Familia:eskas zabiltza beraiekin… kasu gehiago egin beharko diezu.

SCORPIO
Maitasuna:beste batengan hasi beharko zenuke pentsatzen.
Lagunak:beraiekin hitz egin ezazu geroago agian beranduegi izango da eta.
Familia:oso ondo moldatzen zara beraiekin!ZORIONAK!

SAGITARIO
Maitasuna:berarekin moztea duzu hoberena, adarrak jarri dizkizu eta.Hitz egin berarekin ziurtatzeko.
Lagunak:zure ondoan behar zaitu zure lagunak eta zu beti zure neska/mutilarekin eskeeni iezaiozu denbora gehiago bestela zuen laguntasuna amaitu egingo da eta.
Familia:neska/mutilarekin arazoak dituzu eta horregatik gurasoekin gauzak ez patu.

CAPRICORNIO
Maitasuna:Nahiz eta arazoak eduki aurrera segituko duzue eta azkenen batera bukatuko duzue.
Lagunak: Ez duzu arazorik lagunekin!!! Denekin oso ondo moldatzen zara, ZORIONAK!!!
Familia: Gurasoekin ez duzu harreman askorik azkenaldi honetan berriz hasi beharko duzu beraiekin zenuen harreman eta laguntasuna berpizten! Animo lortuko duzu eta!!!

ACUARIO
Maitasuna:orain arte ez duzu zure neska/mutila bilatu baina hilabete hauetan neska/mutil bat azalduko zaizu eta ez utzi alde egiten.
Lagunak:Lagun bat ez zaizu batere atsegin eta gaizki ematen zarete egun hauetan zeren zain zaude berari berriz ere zukua botatzeko?
Familia:batzutan harrapatu dizkizue gauz batzuk baina gurasoak ez dira oraindik enteratu zertan ibiltzen zaren.

PISCIS
Maitasuna:ez al duzu nahikoa zure neska/mutilarekin
Lagunak: ez diozu ezer esaten zure lagunari eta iaz nazkatzen hasi da, kontatu iezaiozu kontatzeko duzun gauza hori bestela bere amisdadea galduko duzu
Familia:Lehen bailen aita eta amarekin hitz egin arazoak badituzu.AGUDOOO!!!

Malen Iturralde, Aintzane Agirre eta Irati