Thursday 18 December 2008



ASMAKIZUNAK


Lau katuk lau sagu ehizatzen dituzte lau minututan. Zenbat denbora beharko dute ehun katuk ehun sagu harrapatzeko?

Hiru katuk hiru arratoi harrapatzen dituzte hiru minututan. Zenbat katu beharko dira ehun arratoi ehun minututan harrapatzeko?

Xakel bat 30metrotako sakonerako ur putzu batetara erori da. Horman gorantz 3m-tako jauzia egin dezake, baina labaina dagoenez, 2m behera irristatzen da jauzi bakoitzaren ondoren. Zenbat jauzi beharko ditu putzuaren ertzeraino iristeko?

Armiarma batek egunero, aurreko egunean jositako amaraunaren azalera bikoiztu egiten du. Gela bateko azalera osoa estaltzeko 30 egun behar baditu armiarma horrek, zenbat denbora beharko dute bi armiarmek?




ERANTZUNAK



4katu 4sagu 4min
100= (25x4) (25x4) (25x4) 4minutu

3katu 3arratoi minutuko 1arratoi minutuan
100arratoi / 100minututan 3katu (nekatzen ez direla suposatuz)

Gorantz 3m, beherantz 2m » bakoitzean 1m aurreratzen du. Berez 30 jauzi beharko lituzke baina 27. metrotik jauzi batez iritsiko litzateke ertzeraino. Emaitza 27 + 1 = 28 jauzi da

Egun bakoitzean aurreko eguneko azalera bikoizten badu, eta batek 30 egun behar baditu, 2 armiarmek egun bat gutxiago beharko dute, azkeneko aldiz bikoiztu beharrik ez dutelako. Beraz, erantzuna 29 egun da.

No comments: