Thursday 27 November 2008

Noizbait gertatu al zaizu zerbait irakurri nahi baina aholkurik eduki ezean, ezer irakurri gabe gelditzea?

Hori horrela bada, hemen duzu horrentzako irtenbidea. Orain ez duzu aitzakirik ez irakurtzeko, guk aukera asko emango baitizkizugu; amodioakoak, fikziozkoak, beldurrezkoak, abenturazkoak eta haurrentzakoak aipatuko ditugu.
·Crepúsculo, aukera ederra izango litzateke amodiozko eta fikziozko liburuak gustatzen zaizkienentzat. Lau liburuk osatzen dute; Crepúsculo, Luna Nueva, Eclipse eta Amanecer. Liburu saga hau Stephenie Meyerrek idatzi du, gustatu ezkero zinetan ere ikus dezakezu estrenatu berria baita.
·La sombra del viento, misteroa gogoko duenarentzat liburu egokia izango litzateke. Carlos Ruiz Zafón idazleak idatzitako nobela da.
·Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, John Boyne idazlearen liburua da. Arrakasta handia izan du, ume baten ikuspuntutik idatzia baita. Arrakasta horren ondorioz, pelikula bat ere egin dute eta aurtengo Donostiko Zinemaldian estreinatu zen.



Hauek dira gehien saldutako euskarazko liburuak:

·Gainbehera dator dena
·Gaueko gezurrak
·Picassoren zaldia
·Zu bezain ahul
·Balentxi hamalaugarren aspostulua
·Otalorea
·Eskuetan mapak

Gabonak laister datoz eta ez badakizu zure guraso edo lagunei zer oparitu, lehen eman dizkizugu aukera paregabeak.

Thursday 13 November 2008

Inkesta Laskorain ikastolan


Kaixo!!!

Jakin nahi al duzu Laskorain Ikastolako ikasleen interesak zeintzuk diren?

Ikasleen %82 ak denborapasak atsegin ditu.Ikasle gehienentzat, dibertigarriak dira, baina %24 ak ez ditu atsegin.Denborapasarik gustokoenak sudokuak dira, %63 arekin, eta beste guztiek hizki zopak atsegin dituzte.
Hala ere, etxean asperturik daudenean, % 56 messengerrean ibiltzen da , telebista ikusten berriz, %23 , eta play stationean jolasean gainerakoak, hots,%21.Astean zehar, ikasleen %54 ak bideojokotan jolasten dute.

Inkesta

Kaixo!!! Jakin nahi ahal duzu Lakorain Ikastolako inkesten emaitzak?Klikatu hemen eta ikusiko dituzu!!!