Wednesday 29 October 2008

ZENBAIT TXISTE

Txisteak:
1.Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.

-Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
-Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak
-Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.


2. Maisuak Jaimitori galdetu dio:

-Jaimito zenbat dira bi gehi bi?
-Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!

3. Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio

-Nire senarra aingeru bat da.
-Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.

4.Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:

Emango didazu izozki bat mesedez?

Zer zaporezkoa?

Berdin zait, erori egingo zait.

3 comments:

laskikasleak said...

ze txarrakkkk!
jajaja

laskirakasleak said...

ze txarrak mesedez!
ezin zenuen lan geixeo artu asmatzen o billatzen? jejjee

laskikasleak said...

BUENO EZ DIA HAIN TXARRAK EZ ESAGERATU!!!!!!!!!!