Thursday 23 October 2008

MUSIKA

Kaixo lagunok! Gu Laskorain Ikastolako ikasleak gara. DBH 3.mailan orain dela gutxi hasi gara, eta komunikabideetan gaudenez, blog elektroniko honetan aritzea eskaini digute. Gure gaia jada hautatua dugu, musikari buruz hitz egingo dugu. Baina musikaren barruan atal desberdinetan arituko gara.

Egun hauetan, inkesta bat pasatu dugu DBH2 eta DBH3-ko gela guztietan. Mota guztietako erantzunak egon dira, baina badaude gaiak, gehienek iritzi berdinak dituztenak. Hauxek izan dira inkestan azaldu diren galderak, eta erantzunen batez bestekoak.

1-. Musika gustatzen al zaizu? Eta horrela bada, zenbatero entzuten duzu?

- %98 ari musika gustatzen zaio. Eta musika entzuten dutenetatik, %90ak egunero entzuten du, eta %10ak al dutenean.

2-. Zein hizkuntzetan entzuten duzu gehienbat? Eta Euskal Herriko musika gustatzen al z aizu?

- Ikasleen %60ak ingelesez, gazteleraz eta euskeraz entzuten du musika. %20ak, gazteleraz eta ingelesez. %10ak, gazteleraz eta euskeraz bakarrik. %8ak, euskeraz bakarrik. Eta besteak, japonieraz,fantsezez eta beste zenbait hizkuntzetan entzuten du musika.
- %90ari Euskal Herriko musika gustatzen zaio.

3-. Zein musika mota gustatzen zaizu? Zergatik?
Musika mota asko daude, gehien entzuten direnak:

-Pop-rock: %85
-Reggaeton: %7
-Ska: %5
-Electro: %2
-Punk: %1

4-. Zein dazure talde gustukoena? Zergatik? Eta joana al zaude talde horren kontzertu batetara? Gustatu al zitzaizun?

Hauek dira ikasle guztiek gogoen dituzten taldeak.
1-. Hesian
2-. Kaotiko
3-. S.A.
4-. Ken Zazpi
5-. Des-control
6-. El canto del loco
7-. Pignoise
8-. Berri txarrak
9-. La oreja de van gogh
10-. Kerobia

Gehienak, kontzertu batetara joanda daude. Eta %97ari kontzertua asko gustatu zitzaion. Besteei berriz, ez zitzaien gustatu.