Monday 21 September 2009

TXISTEAK !!!!!!!!!!!!!!!!

BASERRITARRA DONOSTIN

Ba omen zen behin Donostiara sekula jaitsi gabeko baserritar bat. Eta trenean ibili behar zuela, eta zuzen-zuzenean geltokira jaisten da. Eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batetik bestera oinez, tipi-tapa, tipi-tapa, alde batetik bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi bat, eta tipi-tapa, tipi-tapa, batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta:
— Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta eseri zaitez.
— Aizu, ni baserritarra naiz, baina ez analfabetoa, eh? Hor anden jartzen du, eh?

Ranbo
RAMBO
—Ama! Ama! Eskolan Ranbo esaten didate.
—Lasai seme zuzendariarekin hitz egingo dut.
—Ez, ez, hau nire misioa da.

Jaimito
JAIMITO
Soldadu batzuk hegazkinean daude paraxutarekin botatzeko prest. Bat batean soldadu batek esaten dio kapitainari:
—Kapitaina, kapitaina, Jaimito paraxutik gabe bota da.
Eta esaten dio kapitainak:
—Berriro!





euskaraz.net © Euskararen Donostia

Txomin Amundarain eta Julen Sarasola

No comments: