Monday 21 September 2009

asmakizunak

KAIXO IRAKURLEOK!!

ASMAKIZUNAK

1)
Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa erosi zuenari: "loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du". Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan. Nola liteke?



2)
Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?

3) Altzaporrura bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Altzaporrura bidean?

4) Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?

5) Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude; nola liteke?

6) Hil batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun?

7) Nola sar ditzakegu 9 bola 4 kaxatan kaxa bakoitzak bola-kopuru bakoitia eta desberdina izan dezan.

8) Bart gauean, osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?

9) Taxi-gidari batek pertsona bat darama. Bidaiaria izugarri berritsua da, baina taxi-gidariak hizketarako gogorik ez duenez, gormutua den itxura egin du; eskua belarrira eta ahora eraman du ez hitz egin eta ez entzun ezin duela adierazteko. Joan beharreko tokira iristean, taximetroa erakutsi dio zenbat den adierazteko. Bidaiariak zintzo-zintzo ordaindu eta jaitsi egin da. Orduantxe konturatu da taxi-gidariak ezin duela gormutua izan. Nola konturatu da?

10) Tren elektriko bat Altsasutik Iruna doa 100 km/h abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 km/h abiaduran. Norantz joango da kea?

Ondorengo asmakizunak zer nolatik hartu ditugu eta erantzunak jakin nahi badituzu, klikatu hemen.

Lierni P.

No comments: