1- Ez naiz tronpeta baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.
Zer naizen badakizu?
2- Esadazu, igarle,zer da beti uda hasieran eta negu dagoena?
3- Balio du jateko,balio du ukitzeko,txalo egiteko eta baita ere orriak pasatzeko.
4- Kristal polita beti bustita,nahi dugu udan,badugu neguan.
5- Maindire bat, harizkoa ez,dena estaltzen du eta ura ez.
6- Udan jendez beterik neguan huts-hutsik, zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik.
7- Bi hanka izan arren ezin dugu biderik burutu,baina gizona gu gabe ezin da inon aurkeztu.
2 comments:
1-sudurra
3-eskuak edo behatzak
bestek irakurtzeko ez dugu denborarik eduki baina hurrengo batean asmatuko ditugu!!
oso ondo!!!!!!!!!
ea ba hurrngoan besteak irakurri eta asmatzen dituzuen!
Post a Comment