1. Lehenengo irudi honetan, erdi-erdian, gurutze txiki bat dago. Horri begiratuta zer gertatuko ote da?
Wednesday, 18 November 2009
ILUSIO OPTIKOAK!
1. Lehenengo irudi honetan, erdi-erdian, gurutze txiki bat dago. Horri begiratuta zer gertatuko ote da?
Wednesday, 7 October 2009
BA AL DAKIZU NOR DEN ??
Wednesday, 23 September 2009
BA AL DAKIZU NOR DEN?
BA AL DAKIZU NOR DEN?
personai ezkutua
Monday, 21 September 2009
FIFA 2010
TXISTEAK !!!!!!!!!!!!!!!!
Ba omen zen behin Donostiara sekula jaitsi gabeko baserritar bat. Eta trenean ibili behar zuela, eta zuzen-zuzenean geltokira jaisten da. Eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batetik bestera oinez, tipi-tapa, tipi-tapa, alde batetik bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi bat, eta tipi-tapa, tipi-tapa, batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta:
— Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta eseri zaitez.
— Aizu, ni baserritarra naiz, baina ez analfabetoa, eh? Hor anden jartzen du, eh?
Ranbo
RAMBO
—Ama! Ama! Eskolan Ranbo esaten didate.
—Lasai seme zuzendariarekin hitz egingo dut.
—Ez, ez, hau nire misioa da.
Jaimito
JAIMITO
Soldadu batzuk hegazkinean daude paraxutarekin botatzeko prest. Bat batean soldadu batek esaten dio kapitainari:
—Kapitaina, kapitaina, Jaimito paraxutik gabe bota da.
Eta esaten dio kapitainak:
—Berriro!
euskaraz.net © Euskararen Donostia
Txomin Amundarain eta Julen Sarasola
asmakizunak
ASMAKIZUNAK
1) Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa erosi zuenari: "loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du". Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan. Nola liteke?
2) Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?
3) Altzaporrura bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Altzaporrura bidean?
4) Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?
5) Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude; nola liteke?
6) Hil batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun?
7) Nola sar ditzakegu 9 bola 4 kaxatan kaxa bakoitzak bola-kopuru bakoitia eta desberdina izan dezan.
8) Bart gauean, osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?
9) Taxi-gidari batek pertsona bat darama. Bidaiaria izugarri berritsua da, baina taxi-gidariak hizketarako gogorik ez duenez, gormutua den itxura egin du; eskua belarrira eta ahora eraman du ez hitz egin eta ez entzun ezin duela adierazteko. Joan beharreko tokira iristean, taximetroa erakutsi dio zenbat den adierazteko. Bidaiariak zintzo-zintzo ordaindu eta jaitsi egin da. Orduantxe konturatu da taxi-gidariak ezin duela gormutua izan. Nola konturatu da?
10) Tren elektriko bat Altsasutik Iruna doa 100 km/h abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 km/h abiaduran. Norantz joango da kea?
Ondorengo asmakizunak zer nolatik hartu ditugu eta erantzunak jakin nahi badituzu, klikatu hemen.
Lierni P.
oroskopoak
Piscis:
Hilabete gogorra izan da hau baina lasai, gabonak datoz eta familia guztiarekin egoteko denbora etan erlajatzeko izango duzu.Zure lagunekin dena beti bezala doa.
Leo:
Ikasketetan ondo zoaz baina hobeago joatea zure esku dago. Ez hutsi dena azken momenturako eta zure denbora librea ahal eta guztiz aprobetzatu.
Eskorpio:
Klasean urte honetan pasaden urtean baino askoz jarrera hobeagoa daukazu eta hau notetan ikusten da. Oso sorte ona izango duzu 2oo9 an.
Virgo:
Gehiago ikasi behar duzu eta ez zara klasean barreska egon behar. Zure notak laister aldatuko dira baina hau guztia bakarrik ez da gertatuko.
Sagitario:
Lan gogorra egin duzu aurten eta hau oso ondo etorriko zaizu nahi situzun gauzak lortzeko orduan. Amodioan oso ondo joango zaizu bereziki eskorpiorekin.
Tauro:
Beti besteetan pentsatzen zabiltza eta hori zuretzako ez da batere hona, aurten hau aldatuko da. Amodioan urte honetan ez duzu oso sorte hona izango.
Geminis:
Ez dituzu ikasketak gustoko eta ez dakizu zer egin azken bolada honetan, lasai egon eta pentsa dena azkarrago edo motelago pasatzen dela.
Acuario:
Urte honetan ez duzu asko ikasi. Zure lagunekin egon zara eta ikasketak alde batera hutsi dituzu.Zure lagunekin oso pozik zaude azken bolada honetan.
Kaprikornio:
Zure ikastetxera neska berri bat etorri da eta ez duzu oso harreman ona berarekin. Lasai egon kurtso bukaeran joango da eta ez duzu berriz ikusiko.
Aries:
Aste oso ona datorkizu. Zure lagunekin egoteko aprobetsatu behar duzu. Gabon hauetan oso ondo pasatuko duzu, baina ikastolara bueltatzea osogogorra egingo zaizu.
Kanzer:
Gabonetan espero ez dituzun gauza asko izango dituzu, batzuk onerako izango dira eta beste batzuk txarrerako. Baina orokorrean gabonak onak izango dira.
Libra:
Datorren urte honetan zure bikotearekin oso ondo joango zaizu eta bikoterik ez baldinbadaukazu aurten aurkituko duzu.